27/10/11

NOLA PERRATU ANIMALIAK


Kaixo guk animaliak nola ferratzen ziren esango dizuegu. Pagoetan ikusi genuelako.
Aspaldian animaliak palanka batean jarri eta ferrak jartzen zizkieten, ferrak animalien zapata moduko zerbait da, burdinazkoak dira guztiak. Zaldiei, behiei idiei...jartzen zaizkie.
Ferrak hiltzeekin jartzen dira eta animaliei ez die minik egiten, baina ala ere aztoratu eta beldurtu egiten dira baina lasai baldin badaude askoz errazagoa da ferrak jartzea.
Zaldiei lau ferrak jartzen zaie eta behiei zortzi jartzen zaizkie hanka bakoitzean bi azkazal dituztelako. Zaldiei, behiei jartzen zaie ferrak azkazalak gastatzen dira eta mina asko ematen dielako horregatik beharrezkoa da ferrak eramatea.
IMANOL eta AIA

Pagomotza

Pagoetara joan ginenean Pagomotz bat ikusi genuen:
Pagomotza zuhaitz bat da, zuhaitza izena adierazten duen bezala Pagoa da.

Pagomotza deitu arren ez da motza ez txikia, lodia eta oso altua baizik.

Pagomotzak basoetan edo parke naturaletan aurkitu ditzakezu. Joanden mende arte moztu egiten zuten ikatza egiteko eta arbolaren egurra lortzeko ere. Lehenbiziko kasuan adar berriak 2-6 urtetik mozten ziren. Helburua egurra zenean, berriz, 8-15 urtetik mugarratzen ziren.
Lehengo garaietan bizi ziren gizakiek bakarrik adarrak moztea erabaki zuten, orain ez dira mozten, ikusi dutelako mozten jarraitzen bazuten ez zirela Pago gehiago geldituko mundu osoan.
Pagoak ez direnez mozten, orain lehen mozten zirenak goialdean beste enbor estu batzuk atera zaizke, orain ez direlako mozten ikatza sua egiteko ez dugulako behar kalefakzioa dugulako.

NAROA ETA AITOR

OREINA


Oreinak basoetan bizi dira baina parke naturaletan ere eta Pagoetan ikusteko aukera dago. Guk beraien adarrk ikusi genituen baina Diego oreinak ikustera joan zen.
Belarjalea da, hau jaten dute:
-Fruituak
-Hostoak
-Belarra
Animali hau ugaztuna da. Burua txikia dute eta bere muturra oso luzea eta zorrotza da bi adarrak asko pisatzen dute eta horregatik lepo sendoa dute.Bere gorputza handia eta ile marroiz inguratuta dago. Hankak oso finak eta indartzuak dituzte.100-200 kg pisatzen dute.
Arrak adarrak dituzte buruan eta adar 1 badauka urte 1 duela esan nahi du. Arreei, urtero, adarrak erortzen zaizkie eta udazkenean berriro ateratzen zaizkie urte bakoitzean eta aurreko urtean baino punta bat gehiago dute.
Arrek beraien artean borroka egiten dute, irabazlea urte oso bat eme guztiekin gelditzen delako eta galdu duena basotik joaten da. Arrak 10-15 urte bizi dira borrokatzen dutelako eta emeak 20 urte inguru.
Orein mota asko daude adibidez:
-Cervidae
- Artiodactyla
-Cervus elaphus
Orein emeak 2 edo 3 ume dituzte urte bakoitzean eta ugalketa 160 egunekoa eta 10 hilabetekoa izaten da.
IBAI DIAZ eta ANA RETUERTO

24/10/11

PAGOETA - ZER ZUHAITZA DA?





Gaur Pagoetan zuhaitz hau ikusi dugu baina Euskadiko edozein lekutan ikus daiteke zuhaitz mitologiko hau. Kondaira dioenez, lehengo baskoiek zuhaitz honek duen pozoia (hazia biltzen duen geruzak izan ezik, gainontzeko guztiak pozoitsua da) erabili zuten erromatarren eskuetan erori aurretik. Etsairen batek harrapatzen zituenean, hitz egin baino lehen beste mundura joatea nahiago zuten. Guda Zibilaren garaian ere, erabili omen zen etsaien zaldiei emateko. Horrez gain, adarrarekin arku bikainak egiten daitezke.



Druiden zuhaitz sakratuetako bat zen eta beste hamabirekin batera zeltarren egutegia osatzen zuen. Hildakoen jaian, kokatzen zen zuhaitz honi eskainitako hilabetea, horregatik, heriotzaren ostean arimak beste mundurantz egin beharreko bidearekin erlazionatu izan da. Gaur egun oraindik, Irlandako eta Britainiako hainbat eskualdetako hilerrietan mota honetako zuhaitza aurki daiteke eta hauen sustraiak bertan lurperaturik dauden hildakoen ahoak ukitzen dituztela uste da.


Hain berezia den zuhaitz hau Gipuzkoako armarrian aurkitzen da. Ba al dakizue zenbat ageri diren?


Pagoetan non ikusi dugu? Gure inguruan, Irunen, non aurkitu daiteke?

Zer izan da gaurko irteeran gehien gustatu zaizuna?


span>

13/10/11

FOTOSINTESIA

Bizitzaren oinarria. Elika katearen lehenengo zatia.


Gelan fotosintesia landu dugu orain pintxo eder bat duzue jarraian.


Helbide honetan prozesu miragarri honetaz hitz egiten da. Arreta handiz ikusi eta entzun, gero komentatu. Landarerik gabe ez dago bizitzarik.

Pelikula txiki hau naturista zoragarri batek egin du, David Attenborough hain zuzen ere. Orain dela bi urte Principe de Asturias saria eman zioten bizitza osoan naturarekiko adierazi duen maitasunagatik. Guk duguna bezalakoa ezta? Disfrutatu.

Zer izan da zuretzat harrigarriena?









5/10/11

BERREKETAK: MARO - MIKRO

Goizean ikusi dugun kuadernotxoa hemen duzue.
Azalpen on ona eman etxean.
Bihar arte







3/10/11

BIZIDUNAK

Gelan ikusi duguna kuadernotxo honetan azaltzen da.
Lan asko egin eta ondo pasa