9/11/11

ZIENTZIA ASTEA DONOSTIAN

Nahi dituzu izarrak ezagutu? Badakizu zelan egiten den DNA testa? Badakizu zertarako demontre balio duen eskolan ikasi behar duguna? Badakizu xaboiak zelan disolbatzen duen zikinkeria? Badakizu zer egiten duten arkeologoek jakiteko zein garaikoa den aurkikuntza?

Gera zaitez gatibu zientziaren eta teknologiaren matazan: ukitu, galdetu, usaindu, begiratu, dastatu... eta ikasi korapiloak askatzen. ZIENTZIASTEA-Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuak, kalera aterako ditu zientzialari eta ikertzaileak, batak soinean eta euren traste eta tresna guztiak aldean.

Galdetu, egin saiakerak eta harritu zaitez .



Data: 12/ 11/2011 Ordua: 18:00 Helbidea: Artzain Ona plazako Karpa Hiriak: San Sebastián / Donostia

Esperimentu ikusgarriak egingo ditu Josu Maeztu irakasleak, eta horretarako eguneroko tresnak, pedagogia eta umore ona erabiliko ditu. Oro har adin guztietako umeentzako ikuskizuna da, eta ikusle txikiei parte hartzeko eskatuko zaie, batzuetan esperimentuetako laguntzaile gisa eta beste batzuetan protagonista modura.


Izena emateko klik egin helbide honeta eta tokia eskatu:


Flipatu egingo duzu.

7/11/11

ELUR ZULOA

Kaixo lagunak: Elurzuloetaz hitz egingo dizuegu Pagoetan bat ikusi genuelako. Zulo bat da, oso handia, argazkian ikusten den bezala. Bertan,neguan,elurra gordetzen zen hozkailuak ez zeudelako.Lehengo elurra botatzen zuten eta ondoren hostoak jartzen zituzten eta horrela elurzuloa bete arte eta izotza egiten zen.
Elurzuloaren gainean teilatu bat jartzen zuten eta ondoren herria eramaten zuten, astoekin… eta batzuk trineoekin.Uda iristean,elikagaiak freskatzen ziren,hozkailuak ez zeudenean. Lek
u altuetan egoten ziren. Gipuzkoan,toki askotan egon ziren elurzuloak: Andoain (Onddo),Azpeitia (2 Xoxoten),Zegama (Aratz),Deba (2),Elduaien (Galoegi),Gabiria,Irun(Arburu,Elurretxe,Pikabea,Sarjiñola,Urdiñegi),Oñate (Artzanburu),Oiartzun(Aiako harriak),Errezil,Errenteria(Aldura,Pertxele), Urnieta(Altzibar,Mantal,Tximista)eta Bergara. LEIRE,ASIER

2/11/11

GORA MATEMATIKALARIAK

Kaixo lagunak:
Zenbaki baten zatitzaileak, zenbaki baten anizkoitzak, zenbaki lehenak...
Zenbakiekin jolasteko Clic ariketa batzuk hemen dituzu.
Aurrera!!

Zer moduz moldatu zara?


30/10/11

EGAGROPILAK


Kaixo lagunak!!!!!
Egagropilei buruz ikasi duguna kontatuko dizuegu. Pagoetan egon ginen eta hortaz hitz egin ziguten.
Egagropilak botaka moduko gauza bat da, baina, ez da guk botatzen duguna. Egagropilak hegazti harrapariek ahotik botatzen dute, sagu bat jaten dutenean adibidez ez diote ez hezurrik ez ilerik kentzen. Urdaiara heldu baina lehenago organo bat dago eta horrek hezurrak, ileak...kentzen ditu.
Kutxa baten barruan egagropilak gordetak zituzten eta kartoi batean pegatuak egagropiletan aurkitutako hezurrak sailkatuak zituzten. Adibidez sagutxo baten buruhezurra, femurrak...
Egagropilak aztertu ondoren bazekiten zer animalia txiki mota bizi diren parke natural honetan.
Baietz bitxia!!
Igor Resende eta Olatz Etxezarreta

BASO MOTAK

Hiru baso mota daude: Koniferoak, hosto zabalak eta baso batean bi motak badaude baso mistoa deitzen da.
Pinuak, izeiak, alertzeak, altzifreak koniferoak dira. Koniferoak deitzen dira eta gelan beste izen honekin ikasi ditugu: gimnospermak .
Duela 150 milioi urte agertu ziren.
Hauek dira hosto zabal batzuk: Erramua, ezkia, ginko biloba, hurritza, hagina, adelfa.... Pagoetan gehien ikusi genuen hosto zabala pagoa zen.Pagoetan zuhaitz koniferoak eta hosto zabalak zeuden.
Koniferoak eta hosto zabaleko zuhaitzak elkarrekin daudenean baso mistoa dugu. Pagoetan Europako ederrenetariko bat aurkitzen da eta bertan solas egiteko eseri ginen.
Zer argazkian ateratzen da baso miresgarri hau?

Baso mota hauek mundu guztian daude.
Asier Manterola eta Maddi Tofiño

ELIKA KATEA

Elika katea izaki bizidunak bizitzeko jaten dugunarekin osatzen den katea da, landareak kenduta beti beste izaki bizidunak jaten ditugu. Kate honetan lau talde daude:
Landereak: Hauek bere elikagaiak sortzen dituzte horrexegatik oso inportanteak dira. Fotosintesia egiten.
Belar jaleek landareak jaten dituzte.
Haragijalek belarjalek eta haragijaleak jaten dituzte
Deskonpotzaileak hilak dauden bizidunetaz elikatzen dira. Oso inportanteak dira bizidun guztiak, talderen bat faltatzen bada ez dago elika katerik.



Belarjaleak bakarrik landareak eta belarra jaten dute,
deskonposatzileak ere oso inportanteak dira beste izaki bizidunen hondakinekin elikatzen direlako eta gatz mineralak botatzen dute landareek fotosintesia egiteko. Landareek fotosintesia egiten dutenean sustraietatik ura eta gatz mineralak hartzen dituzte eta hodi zurkara eta haiei haragijaleak jaten zituzten, deskonposatzileak ere oso inportanteak dira beste izaki bizidunen hondakinekin janaria sortzen dute. Landareak ere inportantak dira fotosintesia egiten dute eta sustraitatik ura eta gatz mineralak hartzen dituzte eta hodi zurkaratik joaten dira hostoetaraino eta han eguzkiaren energia hartzen dute eta karbono dioxidoa ere eta hor sortzen dute beraien elikagaia eta gainera airera Oxigenoa botatzen dute. Hau da elika katea.

GAIZKA CARRERA ETA EIDER

KAREHARRIA

Urriaren 24 ean Pagoetara joan ginen eta eskolara bueltatzean kareharrizko informazio pixka bat hemen jartzea eskatu ziguten eta hauxe da egin duguna:
Kareharriari ura asko jotzen badu azkenik higatu egiten du, eta kobazulo desformatu bat egiten da, Pagoetan ikusi genuen bezela.
Kareharriaren margoa egin daiteke, karobia izeneko toki batean kareharria txikitu egiten zuten gero margoa lortzen zuten.
Orain dela urte asko adibidez Pagoetan baserritarrek margo hori erabiltzen zuten etxeak margotzeko. Margo hori intsektizida naturala da, eta erabiltzen zuten bitxito asko sartzen zirelako etxeetan eta horrela hiltzen ziren.
Magnesio asko dituenean dolomita deitzen zaio. Euskal Herriko mendi gehienak kareharriz osatuak daude.

IÑIGO ARZAK ETA IRATI GARMENDIA