2/3/12

Lurrikarak
Nik gelan lurrikarei buruz hitz egin dut eta hemen dago nire hitzaldiaren laburpena.

Urtero 6.000 lurrikara nabarmen dago, gutxi gorabehera. Lurrikarak astinaldi edo mugimendu bortitzei deitzen zaie, jatorri tektoniko edo bolkanikoak izaten dira gehienetan.
Lurrazpiko puntuari hipozentroa deitzen zaio eta, bere bertikalean dagoen lurrazalari epizentro. Lurrikara gehienak plaken ertzetan edo urraduretan (failetan) gertatzen dira.


Failak
Arroka batek jasaten duen indar tektonikoa euren erresistentzia baino hand
iagoa denean agertzen diren apurturak dira failak.
Failak haustura mota berezi batzuk dira.


Itsaspeko lurrikarak tsunamiak deitzen dira eta 2004eko eguberrietan Indonesia, Thailandia eta kostako beste herrialdeetan 200.000 hildakotik gora eraginez.
Arrisku handiko inguruneak dira Ozeano Bareko kostaldean dagoen “Ozeano Bareko arkua”.
Txinan, Indonesian eta Sirian lurrikara hiltzaileenak izan dira:
-Txinan: 1556an 830.000 pertsona hil zituen.
-Indonesian: 2004ean 283.100 pertsona hil zituen.
-Sirian: 1138an 230.000 pertsona hil zituen.
Uhin sismikoak norabide guztietara hedatzen dira harrietan zehar. Uhin sismikoak epizentro inguruan heltzen dira lurrazalera, eta handik hedatzen dira putzu bateko olatutxoak balira bezala.


Sismologia
Sismologia lurrikaren eta hauek sortzen duten uhin sismikoen ikasketan oinarritzen dena da. Uhin sismikoak sismo edo leherketa baten ondoren Lurraren materialen arteko mugimenduak sortzen diren uhinak dira. Lurrikarak neurtzeko bi motatako uhinak sortzen ditu:
P uhinak edo primarioak eta S uhinak edo sekundarioak. Puhinak S uhinak baino azkarrago iristen dira sismografoetara.
Bi eskala daude: Mercalli eskala eta Richter eskala.
Mercalli eskalak lurrikarak zenbateko kaltea sortu duen adierazten du eta Richter eskalak berriz, uhinaren magnitudea neurtzen du.
Espero dut zuen gustokoa izatea hemen azpian bideo bat jarri dut gainean klik egin eta bideoa ikusi egingo duzu.

Bideoan Japoneko lurrikara agertzen da lurrikara nola hasi eta bukatu egiten den agertzen da.
3:57 minutu irauten du.

Olatz