25/11/11

HOSTO BILDUMA

Irungo zuhaitz batzuk aztertu ditugu. Ezaugarri bitxiak dituzte: Batzuek mendia bizitzeko maite dute, beste batzuk oso urrutitik etorri dira gure parkeak alaitzeko.
Batzuk pozoitsuak dira, beste batzuk fruitu goxoak ematen dituzte. Gizakiak arbolak aspalditik erabili egin ditu.
Egunero fotosintesia egiten dute eta bizitzarako beharrezkoa den oxigenoa airera botatzen dute.
Ezagutu ondoren gehiago estimatzen eta zaintzen ditugu.

Lan bikaina. Zorionak!!

Calameo hitzaren gainean Klik egiten bazudu kuadernoa handia ikusteko aukera izango duzu.
Gustatzen zaizu?

9/11/11

ZIENTZIA ASTEA DONOSTIAN

Nahi dituzu izarrak ezagutu? Badakizu zelan egiten den DNA testa? Badakizu zertarako demontre balio duen eskolan ikasi behar duguna? Badakizu xaboiak zelan disolbatzen duen zikinkeria? Badakizu zer egiten duten arkeologoek jakiteko zein garaikoa den aurkikuntza?

Gera zaitez gatibu zientziaren eta teknologiaren matazan: ukitu, galdetu, usaindu, begiratu, dastatu... eta ikasi korapiloak askatzen. ZIENTZIASTEA-Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuak, kalera aterako ditu zientzialari eta ikertzaileak, batak soinean eta euren traste eta tresna guztiak aldean.

Galdetu, egin saiakerak eta harritu zaitez .



Data: 12/ 11/2011 Ordua: 18:00 Helbidea: Artzain Ona plazako Karpa Hiriak: San Sebastián / Donostia

Esperimentu ikusgarriak egingo ditu Josu Maeztu irakasleak, eta horretarako eguneroko tresnak, pedagogia eta umore ona erabiliko ditu. Oro har adin guztietako umeentzako ikuskizuna da, eta ikusle txikiei parte hartzeko eskatuko zaie, batzuetan esperimentuetako laguntzaile gisa eta beste batzuetan protagonista modura.


Izena emateko klik egin helbide honeta eta tokia eskatu:


Flipatu egingo duzu.

7/11/11

ELUR ZULOA

Kaixo lagunak: Elurzuloetaz hitz egingo dizuegu Pagoetan bat ikusi genuelako. Zulo bat da, oso handia, argazkian ikusten den bezala. Bertan,neguan,elurra gordetzen zen hozkailuak ez zeudelako.Lehengo elurra botatzen zuten eta ondoren hostoak jartzen zituzten eta horrela elurzuloa bete arte eta izotza egiten zen.
Elurzuloaren gainean teilatu bat jartzen zuten eta ondoren herria eramaten zuten, astoekin… eta batzuk trineoekin.Uda iristean,elikagaiak freskatzen ziren,hozkailuak ez zeudenean. Lek
u altuetan egoten ziren. Gipuzkoan,toki askotan egon ziren elurzuloak: Andoain (Onddo),Azpeitia (2 Xoxoten),Zegama (Aratz),Deba (2),Elduaien (Galoegi),Gabiria,Irun(Arburu,Elurretxe,Pikabea,Sarjiñola,Urdiñegi),Oñate (Artzanburu),Oiartzun(Aiako harriak),Errezil,Errenteria(Aldura,Pertxele), Urnieta(Altzibar,Mantal,Tximista)eta Bergara. LEIRE,ASIER

2/11/11

GORA MATEMATIKALARIAK

Kaixo lagunak:
Zenbaki baten zatitzaileak, zenbaki baten anizkoitzak, zenbaki lehenak...
Zenbakiekin jolasteko Clic ariketa batzuk hemen dituzu.
Aurrera!!

Zer moduz moldatu zara?