30/9/11

TIPULAREN ZELULAK

kaixo lagunak:
Ingurunean tipularen zelulak ikusi ditugu.
Lehenengo tipulari azala kendu diogu, eta portara ipini dugu. Porta mikroskopioaren platinan jarri dugu. Mikroskopioatik objetibo txikienarekin begiratu dugu eta fokatu ondoren mintza eta zitoplasma ikusi ditugu. Beranduago beste objetibo handiagoarekin prestatu duguna ikusi dugu.
Gero zelula tintatzeko balio duen metileno urdina bota diogu tipularen azalari, urdina ikusten da eta orain zelularen nukleoak ikusten dira bolatxo urdin txikiak zitoplasmaren erdian.
Beste batzuk lugolekin horiz tintatua zelularen mintza ikusi dugu eta adreiluzko pareta ematen zuen, zelulosaz egina dago, eta gauza harrigarri bat, zelulosa honekin papera egiten da. Nukleoa laranjaz tintatu da.

Gehien gustatu zaiguna nukleoak ikustea izan da.
Argazki hauek gelan atera ditugu.
Asier, Joseba , Maialen, Irati eta Leire.


28/9/11

BERREKETAK






Txinako enperadorea oso eskertuta zegoen bere xake maisuarekin, eta sari modura nahi zuena eskatzen utzi zion:
-Maisu, eska ezazu nahi duzuna, eta nik berehala emango dizut.
-Ondo da; xake-taula arrozez bete dezazun nahi dut: lehenengo laukian arroz ale bat, bigarrenean bi, hirugarrenean lau, eta horrela, taula osoa bete arte.
-Benetan?!? Ez al duzu ezer gehiago nahi?
Zur eta lur geratu zen enperadorea, baina kalkuluak egin zituenean konturatu zen Txina osoan ez zela hainbeste arrozik egongo. Zenbat arroz zegoen ba?
Egin zuek proba! Aitonak dirua eskaintzen dizunean, esaiozu ondorengoa:
-Aitona, gaur xentimo bat ematea nahi dut, bihar bi, etzi lau, eta horrela hilabete bukaera arte.
Zein izango da azken eguneko paga?

24/9/11

GLOBULU ZURI BATEN BARRUAN

Harvard Unibertsitateak animazio hau sortu zuen odoleko zelula zuri baten bizitza erakusten duena.

Mikroskopio erraldoi baten bidez zelularen barruan sartzen gara eta bertan honen mintza, zitoplasma, nukleoa...ikusten dira.

Bideo honekin animazio sari bat irabazi zuten.
Gustatu zaizu?



http://www.cellsalive.com/howbig.htm

20/9/11

ZELULA BATEN BIZITZA

Kaixo langileak:

Gelan ikusi dugun bideo zatia Interneten aurkitu dut.


Zenbat gauza gertatzen dira gure zelulen barruan!!! Edertasun handia dago gauza txikietan ere!!
Osagairen bat ezagutzen al duzue? ADN katea? Zer iruditu zaizu? Disfrutatu!!




14/9/11

ONGI ETORRIAK!!

Egun hauetan ikasturte berriari hasiera eman diogu. Lehen hezkuntzako azken urtea izango da. Beraz arreta handia jarriko dugu proiektu honetan.

Joanden urtean bezala gelako bloga dugu. Ekarpenak, lanak, argazkiak, berriak eta zalantzak bertan plazaratuko ditugu.

Zure prataidetzarik gabe bloga honi zerbait faltako zaio. Beraz, AURRERA!!

Gelako atea zabalik dago. Sartu laguna!

Charo