9/11/11

ZIENTZIA ASTEA DONOSTIAN

Nahi dituzu izarrak ezagutu? Badakizu zelan egiten den DNA testa? Badakizu zertarako demontre balio duen eskolan ikasi behar duguna? Badakizu xaboiak zelan disolbatzen duen zikinkeria? Badakizu zer egiten duten arkeologoek jakiteko zein garaikoa den aurkikuntza?

Gera zaitez gatibu zientziaren eta teknologiaren matazan: ukitu, galdetu, usaindu, begiratu, dastatu... eta ikasi korapiloak askatzen. ZIENTZIASTEA-Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuak, kalera aterako ditu zientzialari eta ikertzaileak, batak soinean eta euren traste eta tresna guztiak aldean.

Galdetu, egin saiakerak eta harritu zaitez .



Data: 12/ 11/2011 Ordua: 18:00 Helbidea: Artzain Ona plazako Karpa Hiriak: San Sebastián / Donostia

Esperimentu ikusgarriak egingo ditu Josu Maeztu irakasleak, eta horretarako eguneroko tresnak, pedagogia eta umore ona erabiliko ditu. Oro har adin guztietako umeentzako ikuskizuna da, eta ikusle txikiei parte hartzeko eskatuko zaie, batzuetan esperimentuetako laguntzaile gisa eta beste batzuetan protagonista modura.


Izena emateko klik egin helbide honeta eta tokia eskatu:


Flipatu egingo duzu.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo Charo:

Ni Leire naiz eta nere familiari komentatu diot , aber joango ginen
hori ikustera eta , baietz esan dute.

Agur eta ikusi arte!

LEIRE
AGIRRE

Anónimo dijo...

Kaixo Charo:
Niri gustatuko litzaidake joatea baina ezin dut joan urtebetetze bat daukadalako.ONDO PASA!!!XDXDXD!!!